ESZENA

Metrokoadroka sormen laborategiaren “Poza”

Metrokoadroka sormen laborategia 2008an sortu zen, metrokoadrobat ikuskizunaren prozesuan emandako hainbat gogoeten harira.

Taldea etengabean ari da lanean proposamen berriak gauzatzen. Kolektibo horretan daudenek pintura, eskultura, musika, argazkigintza, antzerkia eta literatura arloak ere lantzen dituzte.

“Kulturaren arloan egun sumatzen ditugun hutsuneak, gabeziak eta erronkak asetu ahal izateko sortu genuen Metrokoadroka: sormen arlo ezberdinetako proiektuen autogestiorako tresna”.

Orain, beste lan baten ekoizpenean daude murgilduta. Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? izeneko antzezlana prestatzen jardun dira azken hilabeteetan, eta urte berriarekin batera jarriko dute martxan.

Horretarako egonaldia egingo dute urtarrilaren 22tik 27ra Poza sortzen amaitzeko. 26an, arratsaldean ate irekiak saio irekia egingo da.

Beste aldetik, otsailaren 3an, Azkoitiko Matadeixen eta martxoaren 1ean Leioan, Kultur Maratila ekimenaren barruan lanaren aurre-estreinaldiak burutuko ditu kolektiboak.

Donostiako Lugaritz kultur etxean, ostera, estreinaldia egingo da martxoaren 15 eta 16an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button