ARTEA

Praktika piktorikoaren posibilitateak aztertuz

Otsailaren 26ra bitartean, Bilboko Espacio Marzana galerian, Arancha Goyenechek  Here Comes The Sun izeneko erakusketa paratu du.

Artistak praktika piktorikoaren posibilitateen gaineko hausnarketa bat burutu du, sorkuntzaren prozesuaz behar bezala gozatzeko. Sormen horretan ez dago mugarik, eta askatasuna erabatekoa da. Horrexegatik intuizioak eta zoriak oso rol garrantzitsua betetzen dute.
Azken erakusketa horretan, planteamendu ludiko eta plastikotik marrazkira eta eskulturara eginiko hurbilketa bat proposatzen du. Bertan bildu ditu azken urteotako lanak.

Hondakinak baliatzen ditu artistak zenbait lan burutzeko orduan. Guztiak probesten ditu bigarren aukera bat eman nahian. Horrela sortu zen Caprichos cromáticos (2017) seriea non bolumenarekin jolasten zuen. Geroago, 2019an, Pintura con pedestal seriearekin hasi zen pintura eta eskultura hibridatuz. Kasu horretan pinturak oinarri baten gainean agertzen dira angelu eta ikuspuntu desberdinetatik begiratu ahal izateko.

Kanta baten hasiera honek Lookin’ out my window, sun shinin’ bright Birds singing’, tryin’ to make things right I’ve got good music on my radio….All I can see is stormy weather…, azken serieari izena eman dio, Look at my Window (2019). Azken bilduma horretan lanerako ildo berri bat deskubritu du artistak, betikotasunetik ihes egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button