ARTEA

II. Txopitea Beka, Iago Rey de la Fuente artistarentzat

Txiki Agirre Keixeta, Ainize Txopitea, Ismael Manterola, Zuhar Iruretagoiena, Gari Berasaluze eta Javier Baldak osatutako epaimahaiak, Iago Rey de la Fuenteren Estaliz berpiztu proiektua nabarmendu du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak deitutako Arte Sorkuntzarako II. Txopitea Bekan.

Proiektu honek Zarauzko zenbait eskultura hartzen ditu oinarri. “Egunerokotasunak, inguruan dugun artea ikusezin bihurtzen du azkenean, eskulturak eta artelanak paisaiaren baitan ohiko bihurtuz. Proiektu honek, Zarauzko hainbat eskultura estaliz, horrek herritarrengan piztuko lukeen arreta aztertu nahi du”.

Horretarako, Zarauzko hainbat eskultura publiko estaltzea aurreikusten du proiektuak. Eskultura horiek estalita, ezkutuko kameren bidez jendearen erreakzioa bildu nahi du artistak: harridura, axolagabetasuna edo dena delakoa. Azkenik, Sortaldea Kultura Eremuan eraikiko lukeen instalazio artistiko batean, eskultura horien nondik norakoak eta kamera ezkutuek jasotako irudiak uztartuzko lituzke.

 “Bekaren helburuari egokien heltzen dion arte proiektu sendoena eta interesgarriena da” aipatu du epaimahaiak, “gaur egun arteak gure kaleetan eta herri zein hirietako paisaian duen lekuari buruzko hausnarketa bultzen duen heinean ere proiektu berezia da”.

Iago Rey de la Fuente, Graduondoko lana amaitzen ari da EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta zenbait erakusketa egin izan ditu azken urteotan, taldeka zein bakarka.

Proiektua gauzatzeko, bekaren zenbatekoa 3.000 eurokoa da, eta malekoian dagoen Sortaldea Kultura Eremua ere sortzailearen esku uzten du Zarauzko Udalak, gutxienez hiru hilabetean eta gehienez sei hilabetean aurkeztutako lana amaitu eta jendaurrean erakutsi dadin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button