ARTEA

Metalezko pintzeladak Ciudadela-n

Pablo Juarrosek Metalezko Pintzeladak izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Ciudadelan. Hala, apirilaren 15era bitarte metalarekin eta txaparekin egindako 28 eskultura ikusi ahalko dira.

Soldatu eta lixaturiko txapa eta burdinarekin egindako metalezko pintzeladak dira Juarrosek erakusketan ikusgai jarri dituen piezak. Beltzak, grisak, zilarrak eta oxido koloreak nagusitzen dira obra formatu txiki eta ertaineko obra hauetan. “Material pobreak duin bihurtzen dira, gizakiaren jarduerak eta bizitzak gutxiesten dituen naufragioaren hondakinen berreskuratzea da”, esan du artistak.

Juarrosek Patxi Buldainen tailerrean egin zituen bere lehendabiziko urrats artistikoak. Handik, Donostiako Artelekura joan eta eskultore bihurtu zen. 80ko hamarkadan hasi zen erakusketak egiten eta Ciudadelan bertan dagoen Atleta Greziarra izeneko eskulturaren egilea da. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, hala nola, Euskal Herrian, Madrilen edo La Habanan. Nabarmentzeko da 1998. urtean bere maisu Patxi Buldáinekin eginiko erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button