ARTEA

Ibai Leon eta Sara Campillo artistek egun bateko erakusketa abiatuko dute Espacio Abisalen

Ibai Leon (Bermeo, 1980) eta Sara Campilloren egitasmo bateratuak arte edo moda izan daitezke. Izan ere, bikoteak Ätakontu markako diseinuzko kamisetak merkaturatzen ditu. Egitasmo horietan, gainera, estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte, tartean, pintura, diseinua eta ilustrazioa. Euren lana masa kulturako, musika eta telebista, irudien eskuratzean eta testuingurutik ateratzean oinarritzen da.

Espacio Abisalek abitu duen breve izeneko ikerketa-egitasmo honek egungo gizarteak ezartzen duen denbora, abiadura, murriztasuna ditu ardatz. Izan ere gure denboraren paradigma gisa, osagai ezinbestezkoak eta parte-hartzaileak dira sormen-prozesuetan. Egun bakarreko erakusketa hauek hausnarketa horren inguruan gauzatzen dira: 24 ordu, muntaia, inaugurazioa, eta erakustaldia abiatzeko.

Erakusketa bakoitza postal baten bidez iragartzen da. Postal horiek esperientzia osoa bilduko duen katalogo esperimental batean jasoko dira.

Abisal Espazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button