ESZENA

Aurtzaka Dantza Taldea Kataluniara doa aste honetan

2009ko III. Igartzako Dantzarien Egunean El Vendrell-etik (Katalunia) etorritako bi dantzari-talde izan ziren hemen gonbidatu gisa. L'Embarcada Kultur Elkarteko Ball de Pastorets eta Ball de Bastons taldekoak hain zuzen. Beraien dantzek hemengoekin dituzten antzekotasunak eta berezitasunak ikusi ahal izan ziren.

Hemen hasi zen harremanari jarraipena emanez, Aurtzakari dagokio orain Kataluniara bisita egiteko txanda. Uztailaren 25etik 28ra Festa Major deituriko herriko festak ospatzen dituzte El Vendrell-en. Festa hauetan elementu tradizionalak eta egungo modernitateak eskaintzen dituenak konbinatzen saiatzen dira, hau da, dantza herrikoien berreskuratze lanak batetik, eta egungo bestelako ikuskizunak bestetik.
Aurtzakatik, gaztetxo zein heldu, 20 bat dantzari eta musikarik hartuko dute parte festa honetan.

Bestetik aipatu, aurtengo Igartzako Dantzarien Eguna irailaren 11an ospatuko dela.

Aurtzaka Dantza Taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button