ESZENA

Dantza ikastaroak Zarautzen

Aurreko ikasturteetan izan duten harrera ona ikusita, 2011-2012 ikasturterako ikastaro eskaintza zabala kaleratu du Zarauzko Udalak.

Ikastaro hauetan parte hartzeko gutxienez 16 urte eduki behar dira. Ikastaroak Aritztbatalde kiroldegian emango dira eta urrian hasi eta ekainean amaituko dira. Izena emateko epea gaur zabaldu da. Parte hartu nahi duenak Zarauzko Udaleko Kultura sailera jo beharko du edo webgunearen bitartez egin dezake eskaera.

Ezer ez dakienarentzat, lehen urratsetik hasiko diren bi talde osatuko dira: larunbat goizetako taldean Goizane Arregi izango da irakaslea. Ostegunetakoa, berriz, Sabin Bikandi AIKO taldekidea irakasle izanik.

Lehendik dantzan aritutakoentzat, ikastaroak egin dituztenentzat, dantzari ohientzat eta oinarrizko dantzaren ezagupena dutenentzat Dantzagunea antolatu da, egindako ikastaroetan ikasitakoa praktikatu eta ez ahazteko.

Azkenik, ikastaro berezia ere izango da: Jota (Fandango) Mintegia. Jota edo fandango zaharraren egitura, gorpuzkera eta inprobisazioa jorratuko dira. Hilean larunbat bat (10:00-13:00). Irakasleak: Patxi Laborda eta Sabin Bikandi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button