ESZENA

Otsailean “Ez Dok Hiru” antzezlana, hainbat txokotan

Tartean konpainiak Ez Dok Hiru obra Euskal herriko txoko askotan zabaltzen ari da, eta otsailean hainbat tokitan ikusteko parada egongo da. 

Hauek izango dira bisitatuko dituzten herriak eta aretoak:

otsailaren 2an, Ermuako Antzokian, 22:15ean; 3an, Ustaritzeko Hartzaro Jaialdian, 21:00etan; otsailaren 17an, Bergarako Seminarixoan, 19:00etan; otsailaren 21ean, Eibarreko Coliseo antzokian, 20:30etan; otsailaren 24an, Leioako Kultur Leioa aretoan, 20:30ean; eta otsailaren 25ean, Amasa-Villabonako Gure Antzokian 19:30ean.

Ez Dok Hiruk “Euskal Herriko musikaren altxorrari, gure baitan dugun ondare emozional horri omenaldi txiki bat egin nahi dio modu ikonoklasta batean” esan du Patxo Telleriak. Proposamen teatral berria, Euskal musikaren benetako istorioa da, eta bertako helburuetariko bat musikaren kontura ondo pasatzea da, musikari errepasoa eginez, beti ere, modu zoroan, ironia eta umorean oinarriturik.

Aurreko lanetan egin izan duten gisan, publiko helduari zuzenduko zaio antzezlan dibertigarria eta umorezkoa, eta euskaraz, nola ez! Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, kasu honetan doktore jakintsu moduan pertsonifikaturik, 200 kantaren zatiak erabiliko dituzte, antzerki jostagarria eskaintzeko, estilo ero, deskonzertante eta irrigarriaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button