ARTEA

Bakartxo Anizen argazkietan, natura bizirik

Bakartxo Aniz Aldasoro argazkilariak Natura Bizia izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Kutxa Boulevard Aretoan, martxoaren 2ra arte. Bakartxoak azken urteotan egindako 33 argazki biltzen ditu erakusketak, guztiak naturaren ingurukoak.

Argazkilariaren hitzetan, “Ibilaldi luzeak eta itxaronaldi bukaezinak, antzu antzekoak maiz; irudi soilaren, argi bereziaren bila egindako hamaika kilometroak; bero sapa edota barne-muinetarainoko hotz gorria… horiek guztiak nire biziari zentzua ematen diote. Erakusketa honek sorburu bera du: naturaren eta nire neure barne-muina”.

Bakartxo Anizen lanean emozioa da ageri, eta emozio hori naturan pizten zaio bereziki, naturarekin bat egiten duenean: “(…)eta orduantxe, bizi-poz bihurtzen da arnasaldi bakoitza, eta bizia bera nire larruazaleko poro guztietatik isurtzen da”.

Erakusketa hainbat tokitan izan da Donostiara iritsi baino lehen: Huesca, Ainsa, Azpeitia eta Azkoitia, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button