ARTEA

Ezegonkortasun edo zentsura egoeran dauden artistak

Moving Artists proiektua zabaldu berri da Rekalde Aretoan. Moving Artists (MA) irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, eta gatazka, krisi, ezegonkortasun edo zentsura egoeran dauden artisten nazioarteko mugikortasuna eta trukea ahalbidetzeko helburua du.

Ixone Sábada bilbotar artistak sortutako erakunde honen lehenengo trukea Azar Othman eta Niga Salam Latif artista kurdu-irakiarrekin egingo da; Bilbon egoitza artistikoa egiteko beka bat baitute gaur egun.

Erakundearen xedea da herrialde zenbaitekin truke artistikoa sustatzea, herrialde horien testuinguru politikoak, ekonomikoak eta sozialak zailak badira. Bertako artisten mugikortasuna erraztuko du proiektuak eta, ondorioz, praktika artistikoa ziurtatu.

Niga Latif (argazkilaria, 21 urte) eta Azar Othman (eskultura eta instalazioa, 31 urte) Suleimaniyakoak dira. Sei aste iraungo duen programak bidaia, ostatua, lanerako gune bat eta dietetarako laguntza ekonomikoa ematen dizkie artistei. Artistok BilbaoArten egingo dute praktika eta Rekalde aretoarekin lankidetzan jardueretan hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button