ESZENA

Antzerkia eta dantza auzoetan “Bilboko Zirkuituarekin”

Bilboko Zirkuituaren edizio berriak Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako udaltegietara eta Solokoetxeko institutura eramango ditu antzezlanak eta dantzak. Guztira 10 konpainia bizkaitarren 17 emanaldi programatu dira.

Gaur hasita, urtarrilak 13, eta maiatzaren 12ra arte, Bilboko eta inguruko antzerki- eta dantza-taldeen jarduerak ikusgai izango dira aipaturiko auzunetan. Gaur izango da lehen emanaldia Errekaldeko Udaltegian, Alex Quirogaren El Actor lanarekin.

Parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak dituzue: Goi Dance Project; 29 Producciones; Cuatro Cajas: Luciérnagas Voladoras; Hamaika Teatro; Alopargo; Jyt Kreaktibos – T.A.B.Ú; Las Paralelas; eta Ibilka Teatro.

Goi Dance Project konpainiak Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma aurkeztuko ditu, Goi dantza-taldeko dantzariekin. 29 Producciones taldeak Peter Pan: Hasta Siempre Jamás antzezlana ekarriko du Bilboko Zirkuitura. 29 producciones antzerki- eta zinema-konpainia bat da, Ainize Basalok eta Aitor Martinek sortua, eta gai sozialak jorratzen dituzte.
Ibilka Teatrok Hoy no salgo antzeztuko du. Las Paralelas taldeak Miss Spain lana egingo dute euskaraz.  Eta azkenik, JYT Kreaktibos – T.A.B.Ú. konpainiak eta A morir por la silla de ruedas – ¿A que no S.O.S capaz? emankizuna aipatu behar da, antzerki inklusiboko taldea baita.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button