ARTEA

“Espazioaren barrea (Guernica)” erakusketa, San Telmo Museoan

San Telmo Museoak Guernicari egiten dion omenaldiaren barruan, Jose Ramon Amondarain artistaren Espazioaren barrea (Guernica) erakusketa abiatu du.

Guernica-ri eskainitako diptikoaren bigarren partea da Jose Ramon Amondarain artistak eginiko Espazioaren barrea (Guernica). Lehendabizikoa, Denbora eta premia (Guernica), margolana mamitzeari buruzko ikerketa bat izan zen, eta 2012an Artiumen ikusgai izan zen.

Antolatzaileen hitzetan, “Gaur egun obra bati buruzko ikerketa ikoniko bat erakusteko ezintasuna da honen gaia, eta eragozpen horretatik abiatuta, gogoeta egiten du sortze-prozesuei eta artearen jardunari, ulertzeko moduei, eta koordenatu formal eta kontzeptual berrietatik abiatuta hitzen eta irudien erabilera berriei buruz.”

Bernardo Atxagak katalogoaren testuan dioenez, “Estutzea, hertsadura, baita mehatxagarriena ere, merkataritza-abokatuena alegia, ez da zorigaitzeko gauza. Ez da arazoa sortzailearentzat. Alderantziz, berezkoa du sormen-egintzak”.

Erakusketan J. R. Amondarainek margotu eta Gasteizen ikusgai egon ziren zortzi oihalak daude. Horiez gain, ikusgai daude ia mila objektu, marrazki, argazki eta eskultura artean, lau oihal handi, guztiak Espazioaren barrea izenekoaren barruan.

Informazio gehiago: San Telmo museoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button