ARTEA

Tabakalerak 2018an ikus-entzunezko egitasmo bat garatzeko egonaldi deialdia iragarri du

Ikus-entzunezko modalitate honetan izena emateko epea ekainaren 15era arte egongo da irekita. Deialdiaren helburua hauxe da: ikus-entzunezko proiektu baten garapenean lanean ari diren artistei laguntza eskaintzea.

Deialdira aurkeztu ahalko dira: EAEn bizi diren artista eta eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta atzerrikoak ere. Aurkeztutako proiektuetatik bat aukeratuko da, eta sortzaileak lau eta hamabi aste bitarteko egonaldia egingo du 2018ko otsaila eta ekaina bitartean, edota urte bereko iraila eta abendua bitartean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hautatzeko batzordeari buruzko zehaztasunak, jabetza intelektualaren inguruko xehetasunak eta bestelakoak, hemen ikus ditzakezue.

Bestalde, maiatzaren 30era arte, deialdi honetako gainontzeko modalitateetan parte hartzeko aukera zabalik da: proiektu artistikoak, elkarlanean garatzeko proiektu artistikoak, ikerketa artistikoa eta komisariotza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button