ARTEA

Carlos Canovas argazkilariaren landare mingarriak

Carlos Canovas (Albacete, 1951) argazkilariak erakusketa paratu du Bilboko Marzana Espazioan, abenduaren 30era arte; aspaldi egindako hiru argazki-serieen inguruko ibilbide laburra jarri du ikusgai Marzana gunean.

Plantas dolientes (1981-1983), Plantas para una pared  (1984-1987) eta Vida secreta (1990-2006) argazki-serietako irudiekin ondu du Caniovasek Bilboko erakusketa; serieok irekiak dira.

Argazkilariaren esanetan, “landareak izaki bizidunak diren aldetik, haien espazio fisikoa baino gehiago betetzen dute. Haiekin partekatzen dugun bizitzaren (eta heriotzaren) egintzak esparru komuna ezartzen eta loturak sortzen dituzte, eta ez genituzke alde batera utzi behar”.

Canovas Albaceten jaio zen, eta urte berean Iruñera hasi zen bizitzen. Argazkilari gisa ibilbide luzea egin du, esaterako, makina bat argazki-liburu argitaratu ditu, tartean, Paisaje Anónimo y Séptimo cielo (Iruñeko Udala, 2002 eta 2011) eta Séptimo cielo, fotografías de un paisaje cercano (Nafarroako Unibertsitatea, Tender puentes proiektua, 2012). Argazkilaritzaren historiari buruzko lanak ere plazaratu ditu. Horretaz gainera, hainbat ikastaro zuzendu ditu, eta bere obra toki askotan dago jasoa: museo, arte-zentro, unibertsitate eta bilduma pribatuetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button