ARTEA

“Gaur Taldeari” buruzko erakusketa, San Telmo museoan

Donostia 2016 Fundazioak eta San Telmo Museoak Gaur Konstelazioak izenburuko erakusketa abiatu dute. 60ko hamarkadan, zenbait euskal artista esanguratsuk eratutako Gaur Taldearen inguruan ardazten da. Fernando Golvano da erakusketaren komisarioa.

Erakusketak, gainera, Kairós mugimendu garaikidea ere aztertzen du: “50 urtez banatutako bi testuinguru artistiko erakusten ditu (erakusketak)”.

Azkenik, Dionisio Barandiaran mezenasaren galeria ere jorratzen da, bertan aurkeztu baitzen Gaur Taldea eta haien lehendabiziko erakusketa.

Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Néstor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumeta artistek eratu zuten Gaur Taldea. “1966an, beren burua jendaurrean aurkeztu zuten, erakusketa eta manifestu baten bidez, Barandiaran galerian (Donostia)”.

Kairós mugimenduan, berriz, geroagoko belaunaldietako artistak bildu ziren: Txomin Badiola, Bojan Fajfric, Goldschmied & Chiari, Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum, Eugenio Ortiz, PSJM, Avelino Sala eta Azucena Vieites. “Horien obrek elkarrizketak ezartzen dituzte elkarren artean eta, aldi berean, Gaur Taldeko artistek hirurogeiko hamarkadako testuinguruan eginiko obrekin”.

Laburbilduz, “1966 | 2016: bi testuinguru soziohistoriko, artearen bi konstelazio, pentsa eta esperimenta daitekeenaren figura berriak proposatzen dituztenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button