ARTEA

Conchi Ororbia pintorearen begirada koloretsuak

Conchi Ororbia nafarrak Begiradak erakusketa paratu du Iruñeko Conde de Rodezno galerian.

Eva Cunill komisari eta arte aholkulariaren aburuz, Ororbiaren obra artista baten sormena da. Originala da Picassoren kutsu nabarmena duten aurpegiak eraldatzen. “Keinu estatikoak eta enkoadratuak erabiliz, ukitu emozionala erraz transmititzen duten arren”.

Hori guztia kromatismoaren bidez gauzatua, bai eta batzuetan sartzen dituen gune dirdiratsuen bitartez ere. “Horrekin giro limurtzailea sortzen du, ikus-entzulea koadroan sartzera gonbidatzen duena”.

Artistaren hitzetan, bere estiloa figurazioaren eta espresionismoaren arte uztarketatik sortu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button