ARTEA

Camara Gueye artista senegaldarraren obra Euskal Herrian

Kalao Afrikako arte garaikidean espezializatutako Bilboko galeriak eta Donostiako Arteko galeriak lankidetzan, Camara Gueye (Bignona, 1968) artista senegaldarraren obra ekarri dute Euskal Herrira. Pintore afrikarraren erakusketak Soleil et vie à Dakar du izenburu eta bi galeriatan ikusi ahal da apirilaren 30era bitarte.

Dakar hiriko Arte Ederren Eskola Nazionalean ikasi zuen Camara Gueyek, eta bere obran Afrikako egunerokotasuna irudikatzen du formatu ertain eta handiko oihaletan eta zenbait paperetan.

Lanotan, gainera, giza irudiak eta animaliak nagusitzen dira, eta pintore primitiboen eta mendebaldeko artearen ezaugarriak uztartzen dira, izan ere, bere obran Picassoren eragina antzeman daiteke. Dena dela, artistak ez du sekula arte afrikarraren zantzuak baztertu bere jardunean.

Teknikari dagokionez, lan asko formatu handikoak dira, trazu sendoa erabiltzen du, eta zentzu espresionista nabarmentzen da. Muraletan erabiltzen diren tekniken ezaugarriak ere agertzen dira margolanotan.

Gogoratu artista afrikar honen obra Bilbon eta Donostian ikus daitekeela, Kalao eta Arteko galerietan, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button