ESZENA

Trapu zikinak etxean garbitzen dira

Udalbiltzak (Geuretik sortuak programa) eta Berako Udalak antolatuta, Lore More taldeak Trapu zikinak izeneko antzezlana eskainiko du igandean, hilak 20, Berako Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Maialen Diaz Urriza, Mikele Urroz eta Laura Villanueva aktoreek sortu eta antzezten dute oholtza gainean.

Geuretik sortuak programaren barruan, datozen hilabeteetan, beste hiru antzerki ere izango dira: Eresia (Oier Zuñiga), Sexberdinak (Tanttaka teatroa) eta Harri minak (Bonbon beltz eta berritza).

Igandeko lanak errefrau batean du oinarria: “Trapu zikinak etxean garbitzen dira esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, bertze errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertzen ahal dugu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin ahal da? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izanen dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button