ARTEA

Bonbardaketa baten berreraikuntza Eibarren

Miriam Isasi Arce (Gasteiz, 1981) artistak Bonbardaketa baten berreraikuntza izeneko erakusketa paratu du Eibarko Portalean. Indalecio Ojangurenek 1937an egindako artxiboko argazkia abiapuntu hartuta kontestualizazio ariketa bat egin du arabarrak. Erakusketa urriaren 19an inauguratuko dute eta azaroaren 11ra bitarte dago zabalik.

Erakusketan gertatutakoaren eta interpretatukoaren arteko harremana jorratzen da. “Beste batzuen oroitzapenetan eta gerrako esperientzia bizi izan ez dugunon garaiko interpretazioan oinarritua dago”. Hala, aipaturiko argazkia hartuta, “gertakizun intuitibo bat birsortzen da, irudipenetik eta artxiboko datuetatik berreraikitzen dena”.

Artistari dagokionez, sormen jardueran ardazten da. Artista askorentzat tramitea dena, arabarrarentzat guztia da. Bere lanetan prozesua azken emaitza baino garrantzitsuagoa da. Formatuei dagokienez, instalazioa erabiltzen du sarritan bere egitasmoetan. Bere aburuz, erabateko bitarteko eta plurala da, non prozesuak garrantzia hartzen duen. Autorearen eta espazioaren arteko harreman zuzena da instalazioa. Instalazio horietan elementu birziklatuak nagusitzen dira. Esate baterako, Portalean paratuko duen erakusketan 1937ko gerrako argazkia hartu du abiapuntutzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button