ARTEA

Eduardo Infante artistaren lanak Kur galerian

Eduardo Infante (Gerona, 1973) artistak bere lanak erakutsiko ditu Donostiako Kur galerian datorren irailaren 15era bitartean El Arbol en el Agua titulupean. Pintore katalanak hainbat erakusketa indibidual egin ditu 1998. urteaz geroztik, tartean, Alacanteko Parking galerian, 2011n, eta Bilboko Belaza galerian, 2010ean.

Infanteren hitzetan, pintura idolatria eta ikonoklasmoaren arteko tentsioaren antzeko zerbait da. Pinturak bere malgutasunari esker, errepresentazioaren espektro guztia, hala nola, sinboloa, analogia edo figurazioa, zein gertaera hartzen ditu. Jolas edo borroka hori betidanik izan da pinturaren eta erlijioaren esparruetan. Erlijio hitzaren interpretazio etimologikoetatik gizakiaren eta goi potentzien arteko batasunarena interesatzen zaio.

Kur galerian ikusi ahalko den erakusketan mitologia pertsonal eta familiarretik, eta pertenentzia-sentimendutik, edo horren gabeziatik, gertuago dauden marrazkiak eta pinturak paratu ditu Infantek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu kurgallery.com webgunean sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button