ESZENA

Legazpin Uztakale jaialdia ospatzen ari dira

Uztailean zehar burutzen den egitaraua da Uztakale. Astearte arratsaldeetan haurrei zuzenduriko ekitaldiak antolatzen dira: jokoak, jolas parkeak, bestelakoak, eta asteazken, ostegun eta ostiraletan adin guztietako ikus-entzuleei zuzendurikoak: ikus-entzunezko emanaldiak, antzerkia, dantza, animazioa, musika,…

Aste honetan makina bat kontu dago gozagarri. Gaur, hilak 4, Kale Antzerkia izango da protagonista Markeliñe taldeak egingo duen Andante piezarekin. Obra mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore zainduarekin, “ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak”. Edertasun artistiko handiko proposamena da, eta gogoeta, salaketa eta omenaldia iradokitzen ditu, kaleko ikus-entzuleekin konpartitzeko asmoz. Baina, beste ezer baino gehiago, hunkitu egiten duen antzezlana da.

Bihar, Hika teatroak Gazte izeneko lana egingo du 19:00etan, Euskal Herria plazan. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

Aste honetako azken saioa ostiralean izango da, Ikatza Argazkilari Elkarteak dakarren proposamenarekin: Bazkiedeak Libre ikus-entzunezkoa.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button