ARTEA

Gorputzaren inguruko artistak, Okela Sormen Lantegian

Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Okela Sormen Lantegia guneak GORPUTZAK izeneko jardunaldia ondu du ostiralean, ekainak 6, 19:00etan; gorputzaren gaiaren inguruko artisten bigarren topaleku edo “Meeting Point” izan nahi du ekimenak.

Bertan, lau artista izango dira: Esperanza Zabala, Elena Fernandez Rico, Nora Mugarza Salegi eta Valentina Torres Zorrilla. Horiekin batera, Yogurhina Borova disko jartzailea ere izango da.

Bada, 18:30ean, Hiri asko bere baitan proiektua aurkeztuko dute; 19:00etan, halaber, artisten berbaldiak izango dira; eta, azkenik, 21:30ean, Yogurhina Borova arituko da.

Horrekin batera, jardunaldi horretatik erakusketa bat ere aterako da, zeina ikusgai izango den, ekainaren 20ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button