ARTEA

Zuhaitzak, izaki bizidun apartak

Gaur, urriak 25, eta Begira Photoren ekimenaren barruan, Imanol Marrodánen Frozen trees erakusketa zabalduko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Azaroaren 13ra arte izango da ikusgai. Elurrak, zuritasunak eta horrek dakarren hotzek estaltzen dituzten zuhaitzak dira protagonista oraingo honetan, argazki ederren bidez ikusgarri.

Aipatzen dugun erakusketa zertan den jakiteko, Begira Photo ekimenak honako testua idatzi du: “Zuhaitzak, izaki bizidun apartak. Hor ageri dira beti, zuhur, isilik, nabarmendu barik, agian mugitu ezin direlako. Isilak, fidakorrak, sendoak eta gogorrak dira, baina era berean, zaurgarriak eta babesgabeak, eta hala ere, oso handia da haiekin dugun mendekotasuna. Haien izatea duina da erabat. Jaio diren lekutik sekula mugituko ez diren izaki bizidunak dira, inguruaren aldaketa askoren lekuko. Adarrak emeki zabalduz, bizia emateko oxigenoa eragiten dute. Protagonista geldoak, denboraren igarotze mutuak, zuhaitzek natura zorrotz eta etengabe eraldatzen duen erritmo geldoari eta kontenplazioari buruzko gogoeta eragiten digute. Aurrez aurre, ordea, gizakiak sortutako sistema artifizial baten eromenezko erritmoak ez digu gogoetarik egiten uzten, eragotzi egiten digu hausnartzea ia igarri ezin dugun denboraren abiadurak galarazitako balioen eta identitateen garrantziari eta izateari buruz. Erritmo geldoa, geldia, arretaz pentsatu eta, berriro ere, sentitzen ikasteko; horixe esaten omen digute zuhaitzek ageriko gelditasun sotilez. (…) Hor segituko dute, oraindik, gu joaten garenean, eta berriro bihurtuko dira haztarazi zituen lur bera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button