ARTEA

Arte garaikideko bilduma zabala Guggenheim museoan

 

D.Daskalopoulos Collection-ek bilduriko arte garaikideko 60 bat lan daude ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan irailaren 11ra bitartean, eta Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection izenburupean.

Artelanok askotariko baliabidez eginak dira; hala ere, leku berezia dute eskulturek eta instalazioek. Azken hamarkadetako artean izan diren aurrerabideak azaltzen ditu.

Bilduma pribatu hori munduko arte garaikideko garrantzitsuenetako bat da eta bertan nazioarteko 30 artista baino gehiagoren lanak daude. Erakusketaren komisarioak honako hauek diora: Nancy Spector Solomon R. Guggenheim Museumeko zuzendariordea eta arte arduradun nagusia, eta Katherine Brinson arte arduradun laguntzailea.

Erakusketa honen oinarri dira 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Louise Bourgeois, Robert Gober, Mike Kelley, Martin Kippenberger, Paul McCarthy eta Annette Messager moduko artista bikainek sortutako lanak; baina, era berean, ikusgai jarri dira talentu gazteagoen proiektuak, hala nola, Paul Chanenak, GuytonWalkerenak, Nate Lowmanenak eta Wangechi Muturenak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button