ARTEA

Arte garaikidea, Gasteizeko “Neguko Arte Azokan”

Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka sustatzeko indarrak batu dituzte.  Hala,  azoka hau “artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaiotako azoka da”.

Erakusketa Zaramagako Enebada! Arte galerian izango da abenduaren 20ra arte, eta ARTgia sorgune & aretoan abenduaren 13an inauguratuko da, eta urtarrilaren 14ra arte egongo da ikusgai.  Bietan izango dira hainbat lan ikusgai, erabiltzaileak bietara gertura daitezen,  “produktu ezberdinak egingo dira horrela bata eta bestean ikusgai eta areto bakoitzak bere atmosfera propioa garatuko du horrela”.

18 izango dira orotara erakusketa honetan parte hartzen duten artistak, besteak beste, Nerea Mauleon, Ania Buruaga, Kruzart,  Eduardo Urra, Irantzu Lekue, Sonia Ruiz de Arkaute, Eduardo Alsasua, Bildotsne Arrizabalaga, Nathangar Skateboards, Aitor Salazar, Alessandro Zobaranne, Adriano Berera, Angel Ramirez, Ines Ortiz de Zarate… besteak beste.
“Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan ditugu. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak daude baita emergenteak ere. Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa”, esan dute antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button