ESZENA

Kaleszena programak antzerkia eta musika dakartza

Antzerkian, musikan eta kaleko artean aritzen hamabi konpainia eta taldek animatuko dituzte jai egun hauek Bilbon. Programak 17 ikuskizun jasotzen ditu, antzerkia, animazio ibiltaria eta musika zuzenean, apirilaren 21etik 24ra bitartean.

Kaleszena programa apirilaren 21ean, osteguna, abiatuko da 18:00 eta 20:30 bitartean, Plaza Barrian, hiru clownen saio dibertigarriaren eskutik. Cie. Kirouol (Frantzia) clown bikotea, Envol Distratto italiarrak eta Granadako Hiltoff konpainia izango dira protagonistak.
Egun horretan bertan, 21:30etik aurrera, Plaza Barrian Korrontzi folk taldearen kontzertua izango da.

Hurrengo egunean, apirilak 22, Pasvupaspris konpainia (Frantzia), Niño Costrini (Argentina) eta Trukitrek (Katalunia) arituko dira. Gauean, Itxaso & Quartet jazz taldearen eskutik kontzertua. Talde honek euskal musikaren klasikoen jazz bertsioak egiten ditu.
Programazioaren barruan, Deabru Beltzak euskal taldearen The Wolves musika ikuskizun ibiltariaren aurre-estreinaldia ere sartzen da. Hamelingo xirularia lanean inspiratutako fabula da, tamaina handiko txotxongilo artikulatuekin eta efektu bereziekin.

Zapatuan, hilak 23, eta domekan, hilak 24, kale-animazioak hartuko ditu hiriko kaleak eta plazak hiru musika-ikuskizun ibiltarirekin.
Informazio guztia hemen duzue bildurik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button