ARTEA

“Anarchivo sida” erakusketa, Tabakaleran

Anarchivo sida (HIES Anartxiboa) erakusketa Equipo re (Aimar Arriola, Nancy Garín eta Linda Valdés) taldearen ikerketa eta ekoizpen prozesu baten emaitza da. Joan den astean inauguratu zen erakusketa, eta ekainaren hondarretan amaituko da.

Erakusketak Europako hegoaldean eta Latino Amerikan izandako hies krisialdiaren inguruko kultur ekoizpena bildu nahi izan du, eta GIB/hiesa beste modu batean aztertu nahi izan da, “ez soilik epidemia medikal bat den aldetik, baizik eta paradigma ikusizko, afektibo eta ekonomikoaren aldaketa den aldetik, politika neoliberalen eta globalizazio prozesuaren sendotzearekin elkarbizitzan dagoena”.

Anarchivo sida erakusketak natura/kultura artikulazio klasikoa aztertuko du hiru puntu kontuan harturik: “gizakia animaliarengandik bereizteko joera historikoa; heriotzaren kultur dimentsioa; eta osasuna, gorputz batzuk normaltzat eta beste batzuk gaixotzat jotzeko konbentzioa bezala ulertua”.

Tabakaleran inoiz elkartu gabeko materialak ikusiko dira: “artisten ekoizpenak, performanceen eta ekintza aktibisten dokumentazio fotografikoa eta bideozkoa, prebentzio kanpainetako bideoak, prentsa ebakinak eta bestelako materialak”.

Ohikoa den bezala, erakusketarekin batera, mota askotariko jarduera paraleloak atondu dira.

Informazio guztia, Tabakaleran duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button