ARTEA

Amaitzen diren gauzei buruzko erakusketa kolektiboa, Bilbon

Jordi Pallaresek zuzendutako egitasmo kolektiboa da FINAL. Proiektua ikusgai dago Bilboko SC Gallery gunean, ekainaren 5era arte, eta zazpi obra, zazpi amaiera, biltzen ditu.

Artelan itxuradun zazpi bukaera horiek artista hauexek egin dituzte: Democracia, Grip Face, Jon Irigoyen, Santiago Morilla, Sepa, Javier Siquier eta SpY.

Lan horiek Bizkaiko hiriburuko gune publikoan egindako egitasmoen inguruan egituratzen dira, eta zazpi amaierari dagozkien zazpi proposamen artistiko dira. Hortaz, proiektuak galeriaren mugak gainditzen ditu.

SC Gallery gunearen arabera, “amaierari eta iragankortasunari buruzko erakusketa-proiektua da, baina, batez ere, amaitzen edota amaitu beharra duten gauzak prozesatzeko dugun ezgaitasun emozional, sozial eta politikoari buruzko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button