ARTEA

Humani Corporis Fabrica

Maria Dominguez Campelo artista madrildarraren erakusketa abenduaren 12an inauguratu zen Bilboko La Taller aretoan. Erakusketaren izenburua Humani Corporis Fabrica da, eta portzelana arrosan egindako grafika aurkezten du.

Campelok Madrileko Unibertsitate Complutenseko Arte Ederreko Fakultatean egin zituen ikasketak. Diseinu eta Arkitektura ikasketak ere egin ditu.
2005ean, New Yorkera joan zen diseinuaren arloan esperimentazioan aritzeko, eta Arte C3 izeneko galeriako ekimen kulturaletan. GMR taldeko zuzendaria izan da Art Decó proiektu soziokulturalean.
2010ean European Design Labs masterra egin zuen, eta urte hauetan guztietan, Sigga Heimis, StudioBec, Vitra, DoshiLevien, Labland, Pedrita, Lázaro Saavedra edo The Hiltons Brothers artista prestigiodunekin egin du lan.

Bere lanak, JustMadrid, Bread and Butter Berlin edo Miami Art Base bezalako azoketan izan dira.
Bere ezinegonak eta esperientziak arte eta diseinuaren hainbat arlotan ikerkuntza egitera bultzatu dute beti.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button