MUSIKA

“ZZ Rock” jaialdia, larunbatean Zumarragan

Larunbatean, urriak 16, ZZ Rock jaialdia egingo dute Zumarragako Trintxeran. Eguerditik aurrera garatuko da ekimen musikala. Hortaz, 13.00etan, Madrilgo Gizzard taldeak bere rock psikodelikoa zabalduko du; 17.00etan, Gasteizko Victimas Club taldea arituko da rock and rolla estiloarekin; horren ostean, 18.30ean, Urola Kostako Ezpalak taldeak punk-rock kontzertua eskainiko du. Talde hori Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuitukoaren barruan kokatzen da. Azkenik, 20.00etan, Bartzelonako The Unfinished Sympathy taldearen txanda izango da indie rock estiloa zabaltzeko.

Diogun bezala, Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 ekimenaren barruan, Ezpalak taldea izango da protagonista. 2019an sortutako talde berri bat da; Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Passepartout-eko Xabi Arrietak osatua. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira jada kalean dagoen bederatzi abestiko Ezpalak diskoan.

Koronabirusak ekimena baldintzatu duen arren, jaialdia ez da bertan behera gelditu. Hortaz, egurre!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button