IKUS-ENTZUN

“Zutik!” filma, adiskidetasuna eta naturaren defentsa sustatuz

Baleuko SL ekoiztetxeak Mexikoko Polar Estudio eta Brasilgo Tortuga Estudios ekoiztetxeekin elkarlanean ondutako Zutik! filma hilaren 22an egongo da ikusgai Euskal Herriko zinematan, jatorrizko bertsioan, euskaraz. Proiektua duela lau urte sortu zen baina pandemiaren erruz dena bertan behera gelditu zen, eta hiru herrialde ekoizleen arteko elkarlana korapilatu egin zen. Baina orain argia ikusi du.

Zutik! lanak eskuzabaltasuna, adiskidetasuna eta naturaren defentsa sustatu nahi ditu, baina era berean, egungo gizarte modernoak teknologiarekiko duen gehiegizko lotura, eta naturarekiko duen deskonexioa lehen planora ekarri nahi ditu.
Filmak bi munduren istorioa kontatzen du. Batetik, iratxoek osatzen eta zaintzen duten mundu koloretsua, zuhaitzez eta landarez jositakoa, eta bestetik, gizakien hiria dago, porlanak, kutsadurak, keak eta teknologiak hartutako eremua.

“Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan, bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan. Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrenek hori kontatzen dute.
Baina, zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak ere desagertuko dira. Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea”.

Zer gertatuko da?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button