ARTEA

Pablo Pintachan ilustratzailearen erakusketa Garabaten

Bilboko Garabat galerian Pablo Pintachan ilustratzailearen erakusketa inauguratuko dute bihar, ekinak 5. Retro kutsuko ilustrazio umoretsuak egiten ditu Asturiasen bizi den Pintachanek. Erakusketa zabalik egongo da irailaren 5era bitarte.

Ilustratzaileak Naranjas Chinas seriea paratu du Bilbon, eta kamisetak eta posterrak dira. Beste garai bateko ilustrazioak diruditen arren, lan garaikideak dira, eta ideia bikainak sintetizatzen dituzte.

Izan ere, aipatutako serie horretan irudi koloretsuak eta testuak uztartzen ditu. Hala, Napoleon agertzen den irudi batean, Waterloo hitza ageri da, eta baita ondoko leloa ere, ingelesez: “Galtzen dudanean, irabazi egiten dudala sentitzen dut”.

Pintachanek, besteak beste, Anorak aldizkariarentzat egiten du lan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button