BESTELAKOAK

“Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera!” lehiaketa, Bilbon

Bilboko Udalaren Zurrumurruen aurka, sartu aterpera! lehiaketaren V. edizioa martxan da. Lanen bat izanez gero (euskaraz ala gazteleraz) irailaren 30era arte bidali ahal izango dira.

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak, Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, “aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko” Zurrumurruen aurka, sartu aterpera! lehiaketa abiatu du berriz.

Lehiaketara 18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak. Testuetako gaiak, ezinbestez, zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Hizkuntza-modalitateak bi dira, euskara eta gaztelania, eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez

Sariak 350 euro eta 150 eurokoak izango dira bi modalitateetan.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button