ARTEA

Zer da orbain bat?

Gazte Klik Klak 2020 erakusketak lehiaketaren hamabigarren edizioko irabazle eta hautatuen lanak biltzen ditu Hiri Orbainak titulupean. Erakusketa otsailaren 14ra arte izango da ikusgai ARTgia aretoan.

Gasteizko Udalak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen du Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketa. Ekimenak “sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko jomugarekin, erakustokietan jartzen dira irabazleen argazkiak, eta sormen artistikoko sareak bultzatzeaz gain, belaunaldien arteko guneak sortu nahi ditu”.

Aurreko lehiaketan hainbat galdera proposatu ziren emaitza horretaraino heltzeko: Zer da orbain bat? Denboraren joanaren erregistroa? Oroitzapen batena? Zauri batena? Ala eraldaketa batena? Hiriko orbain horien inguruko begirada landu dituzte parte hartzaileek. “Faltan sumatzen ditugun lekuak gogorarazten dizkiguten arrastoak eta orain, hiri-egitura berriak erakusten dizkigutenak. Arrastoa uzten diguten orbainak”.

Orain, Gasteizko ARTgia aretoan jarri dira ikusgai lan guztiak, irabazleenak (Asier Corredera, Maitane Campos, Maria Fariñas eta Liam McDonnell) eta finalistenak ere bai (Elaia Chacartegi, Irati Boveda, Christopher Thomas Galvez, Liam McDonnell, Susana Garcia de Vicuña, Pablo Garcia eta Sara Rodriguez).

Eta diogun bezala, otsailaren 14ra arte bisitatu ahal izango da hiri-orbainak kontzeptuaren gaineko interpretazioak biltzen dituen erakusketa berezia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button