
Bigarren urtez jarraian, Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! webguneak elkarlanean osaturiko GUREANDO!NU 2011 urtekari digitala argitaratu dute. Bertan, iaz plazaratutako Euskal Herriko musika argitalpenen zerrenda jaso ez ezik, musikaren inguruan aritzen diren hainbat kazetariren hamar disko esanguratsuenen hautaketak ere biltzen dira.
Guztira 300 lan inguru argitaratu dira. Gehiengoak autoekoizpenaren aldeko hautu argia egin du. Estiloari dagokionez, 2010eko joera mantentzen da, alegia, rock, pop eta bakarlariak nagusitzen dira. Hizkuntzaren harira, euskaraz abesturikoek pixka bat egin dute gora, baina gaztelaniak eta ingelesak ere zati handi bat hartu dute.
Diskoa horiek zabaltzerakoan, baina, zerrendaren antolatzaileek aurreko urteetan antzemandako arazo berbera detektatu dute, diskoak zabaltzearen gaia, hain zuzen ere. “Musika argitalpenak ezagutzera ematerakoan, taldeek ez dute azken hitza. Ezta ere hautaketa egiten duten irrati formula, komunikabide eta marketing sailek. Azken hitza musika zaleek dute. Hori bai, bertako taldeen musika ezagutzeko borondatea dutenek. Erosi, kopiatu edo deskargatu ondoren, gutxienez entzun, eta aukeran, goza”.
Zerrenda osoa Harrobia Lantzen ekimenaren blogean jasotzen da.
Honatx, halaber, musika esparruan aritzen diren euskal kazetariek egindako hamarrekoak:
Inaxio Esnaola (Harrobia)
BERRI TXARRAK – Haria
CURASAN – Curasangre
GRISES – El Hombre Boligrafo
IZATE – Gure Negu Hotzak
LISABÖ – Animalia Lotsatuen Putzua
PEACHY JOKE – Asian Tiger Mosquito
QUAOAR – The River & The Soul
RAFA RUEDA – Enaren Geometria
SUPERSWEET – The Hereafter
WILLIS DRUMMOND – Istanteak
Julen Azpitarte (Nontzeberri)
BAKELITE – Single
CANCER MOON – Hunted By The Snake
ERIZO – No Mientas La Bicha
INOREN ERO NI – Fregoli
JUPITER JON – Pleistozenoko Astelehenak
KOKOSHCA – Gernika
LISABÖ – Animalia Lotsatuen Putzua
LOS STEAKS – Something Special
RUPER ORDORIKA – Hodeien Azpian
XABIER MONTOIA – Montoiaren Mundu Miresgarria
Myriam Garzia (Entzun!)
ANTTON – Gorantz Erori
BERRI TXARRAK – Haria
ESTANKONA – Estankona
LISABÖ – Animalia Lotsatuen Putzua
MAMBA BEAT – The Part 1
MATXURA – Matxura
MIKEL URDANGARIN – Zuzenean 2010/12/30
NAPOKA IRIA – Lehertarazi Edifizioak
RAFA RUEDA – Enaren Geometria
RUPER ORDORIKA – Hodeien Azpian
Urko Ansa (Zarata-Mondosonoro)
BASAKI – Egunero Hasten Da
MARKOS UNTZETA – Mississipi
NAPOKA IRIA – Lehertarazi Edifizioak
RUPER ORDORIKA – Hodeien Azpian
SU TA GAR – Ametsak Pilatzen
TRUMBO – Trumbo
VHÄLDEMAR – Metal Of The World
WILLIS DRUMMOND – Istanteak
XARMA – Karenka
XABI TA PETTI – Xabi Ta Petti
Xabier Doncel (Gaztea)
ANAI ARREBAK – Anai Arrebak
BERRI TXARRAK – Haria
COBRA – Thriller
EL COLUMPIO ASESINO – Diamantes
JUPITER JON – Pleistozenoko Astelehenak
LISABÖ – Animalia Lotsatuen Putzua
MANETT – Suburbia
MUY FELLINI – La Ciudad De Las Palmeras
WE ARE STANDARD – Great State
WILLIS DRUMMOND – Istanteak