ARTEA

Zuhaitzen kultura ospatzeko “Arbola” jaialdia, Iruñean

Arbola jaialdiaren bigarren edizioa datorren maiatzaren 18ra arte ospatuko da Iruñean, eta  artearen, zientziaren eta landare-kulturaren inguruko programazio zabala eskainiko du.

Arbola jaialdi paregabea da munduan, eta “praktika artistiko berritzaileak, dibulgazio zientifikoa eta ekintza komunitarioa antolatzen ditu trantsizio eko-sozialaren garaian zuhaitzen indar poetikoa eta politikoa ospatzeko”.
Ekitaldiak joan den martxoaren 20an hasi ziren, 5 herrialdetako 10 parte-hartzaile biltzen dituzten Arbola Egoitzekin. Apirilean eta maiatzean hainbat bitartekaritza-jarduerarekin jarraituko du. Eta maiatzaren 15etik 18ra Arbola Festaren ospakizunarekin amaituko da.
Hortaz, jaialdiak 10 egoitza, 3 hitzaldi performatibo, 4 erakusketa, 4 zuhaitz-pedagogiako ibilaldi, 2 tailer, hitzaldi bat, haurrentzako 4 irakurketa eta zuhaitz-proiektuen topaketa bat bilduko ditu.

Sei herrialdetako hamabost bat artista eta dibulgatzaile inguruk hartuko dute parte bertan: Joaquín Araujo (Extremadura), Adriana Reyes (Madril), Arantxa Ciafrino (Alemania), Catarina Saraiva (Portugal), Claire Hurley (Irlanda), Ghislaine Verano (Nafarroa), Ian Capillé (Portugal), Maitane Azpiroz (Nafarroa), Manuel Vason (Erresuma Batua), Marco Ranieri (Italia), Monika Aranda (Nafarroa) edo So Dias (Portugal), besteak beste.

Apirilaren 12tik maiatzaren 14ra bitartean, beraz, makina bat ekitaldi izango dira Arbola jaialdiaren bigarren edizioan.
Horien gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button