IKUS-ENTZUN

“Fem Tour Truck”, bideoarte jaialdi ibiltaria

Guerrilla Food Sound System eta  MAV (Mujeres en las artes visuales) kolektiboek Fem Tour Truck bideoarte jaialdi ibiltaria antolatu dute. Gaur bertan hasiko da Bilbon, eta urriaren 7an, Gasteizen amaituko du bere tourra.

Ekimenaren helburua emakume berriaren (aske eta patriarkatutik deskolonizatuta) ahalduntzea da. Jaialdi honetan mahai-inguruak, performanceak, tailerrak eta musika kontzertuak antolatu dira, baina programazioaren ardatza bideo esperimentalen  aukeraketa baten emanaldia da.
Film horietan emakumea diskriminaturik agertzen da, baina era berean, iraultza-estrategiak eta kritika soziala egiteko formak erakusten dira, arte eta umorearen bidez.
40 lan baino gehiago erakutsiko dira areto ibiltari berezi batean, kamioi batean, eta horixe izango da jaialdi honen bizitokia eta motorra.

Hala, gaur abiatuko da  jaialdia Bilbon. Datorren 17an, Madrilen izango da. Hortik, Portugalera egingo du salto, eta Valentzia eta Bartzelonatik pasa ostean, urriaren 7an, Gasteizera itzuliko da.

Zehaztasun guztiak (filmak, partaideak, egitaraua…) ekimenaren webgunean izango dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button