MUSIKA

Rockaina taldearen punk doinuak kalean dira

Rockaina 2002. urtean eratu zuten rock eta punk doinuak jorratzeko asmoz. Bi urte geroago lehendabiziko maketa grabatu zuten eta 2006an La mejor mierda estreinako diskoa plazaratu zuten. Taldearen bigarren diskoa gaur aurkeztu dute: En el aire. Carlos Creator teknikariak grabatu du 2009 urteko amaieran eta 2010eko hasieran.

Nabarmentzekoa da diskoaren grabazioan parte hartu duen Evaristo Gatillazo eta La Polla Recordseko taldekidearen ekarpena. Izan ere, Otra día más abestia idatzi du; ahotsa sartu du El vídeo mató a la estrella de la radio doinuan, eta, azkenik, teklatua jo du estreinakoz disko batean, 3 de marzo de 2010 kantuan hain zuzen. "Evaristori maketa bat pasatu genion abesti bat aukera zezan eta bukaeran, pixka bat egoeraz aprobetxatu ginen, eta hirutan nahasi da", esan dute taldekideek.

Rockaina Porrax (baxua eta koruak), Angel (gitarra eta ahotsa), Iñaki (gitarra eta koruak) eta Pas (bateria) musikariek osatzen dute. Bigarren lan honetan aurrekoaren ildoari eutsi diote, alegia, punk energia zabaltzen duten rock kantuak idazten. Euren eraginen artean, Cicatriz, Barricada, Turbonegro eta The Soundtrack of Our Lives taldeak aipatzen dituzte.

Baga Bigak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button