IKUS-ENTZUN

Zornotza Aretoak hilean behin doako zinema eskainiko du

Urrian Zornotza Aretoan hasitako zinema programa horrek segida izango du datorren urtera arte. Oraingoz abendu bitarteko lanak programatu dituzte bertan. Egitasmoaren helburua herritarrei film luze eta laburren lagin bat eskaintzea da. Emanaldiak ostegunetan izango dira 20:15ean eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Zornotza Aretoko leihatilan eta zornotzaaretoa.eus webgunean.

Gaur, azaroaren 12an, 20:15ean, hurrengo hitzordua izango da, oraingoan film laburren emanaldi batekin. Hainbat jaialditan sarituak izan diren Mateoren Ama (Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, 2019,), Sólo son peces eta El Aleteo de la Mariposa (Ana Serna, Paula Iglesias, 2018) film laburrak izango dira ikusgai.
Datorren hilean, abenduaren 10ean, 20:15ean, mendi-kirola izango da protagonista  Alex Txikonen azken filmarekin: Mendi Biluzia. Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro alpinistek 2019ko neguan Nanga Parbat gailurrera egindako igoera kontatzen du filmak. Igoera hura neguan egindako  lehena izan zen, eta hori alpinismoaren historian urrezko hizkiekin izkiriaturik lotu da.

Zornotza Aretoak 2021eko uztaila arte bideratuko du programa hori, eta hala, hainbat jaialditan saritutako filmak erakutsiko dira, “herritarren artean beste genero eta film mota batzuk zabaltzeko asmoz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button