ARTEA

Maria Paz Jimenezen obra abstraktua paratu dute Bilbon

Bilboko Michel Mejuto galerian Maria Paz Jimenezek 1949–1975 obra abstraktua paratu dute Obra abstracta izenburupean. Erakusketa zabalik egongo 2012. urteko urtarrilaren 7ra arte.

Bere senarrarekin 1948. urtean Parisera eginiko bidaian lotu zitzaion Jimenez arte abstraktuari Pariseko Eskolaren bitartez, art autre deritzon horren bidez. Pariseko bi galeriatan ikusitako Fautrier, Dubuffet edo Wolsen lanak funtsezkoak izan ziren bere ibilbide artistikoan. Artista horiek garrantzi gehiago ematen zioten materiari formari baino.

Jimenezek ere materia hori nabarmendu zuen bere lehendabiziko lan abstraktuetan, baina gero, materia horrek tokia utzi zioen espazialismo bati eta hor kolorea agertu zen. 60ko hamarkadaren amaieraz ari gara.

Azken etapa horren harira artistak esan zuen, kolorea, forma eta poesia, bitartekoak baino ez zirela xede bat lortzeko. Bere kasuan helburu hori honakoa zen: “kartzela espaziala gainditzea ahalbidetuko digun ihesbide bat, arrakala bar, zulo bat”. Artista 1975. urtean zendu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button