MUSIKA

Fun eta Magneto taldeek joko dute Erandion

Igandean, maiatzak 3, kontzertu interesgarria ikusi eta entzun ahalko da Erandioko Sentinel tabernan Finlandiako eta Frantziako bi talderen eskutik, FUN eta Magneto, hurrenez hurren.

Helsinki hiriko FUN hirukotea post-hardcorearen eta rock zaratatsuaren esparruan mugitzen da. 90eko hamarkadan eztanda egin zuten Shellac, Hoover edo Jesus Lizard bezalako bandetatik edaten dute, alegia, Amerikako Estatu Batuetako Touch and Go edo Dischord zigiluetan grabatzen zuten taldeak.

Izan ere, finlandiarren azken aurreko lana, Zu/pa!, Shellaceko taldekide eta soinu teknikari den Steve Albini ezagunak grabatu zuen. Europan eta AEBetan barrena egin dituzte birak eta talde indartsua, koordinatua eta trebea da zuzenean. New, 13 da haien azken lana, 2010. urtean grabatua.

Magneto hirukote frantziarra bikotekide aproposa da estatubatuarrentzat antzeko soinuak jorratzen baitituzte. Laster lan berria kaleratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button