BESTELAKOAK

“Mintza Eguna” ospatuko dute Elgoibarren

Mintzalagunen urteroko jaia Elgoibarren ospatuko dute ekainaren 1ean. Bertan, Euskal Herri osoko mintzalagunak batuko dira Topaguneak antolatuta. Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko antolatu dute Mintza Eguna herrian. Halaber, aipagarria da 20 urte direla Donostiako Bagera elkarteak lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik.

Elgoibarren 300 lagun inguru bilduko dira euskara elkarteek, euskaltegiek eta euskalgintzako beste zenbait eragilek kudeatzen dituzten mintzapraktika programen jaialdian. “Urtero herri desberdin batean izaten da Mintza Eguna, baina mintzapraktika programak martxan dituzten eragile guztien arteko lankidetzari esker burutzen da. (…)Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa eskaintzen dio jaiak”.

Egitarauaren harira, 11:00etan, ongi etorria izango da; 12:00etan, ibilaldi gidatua Pello Arrieta historialariarekin; 13:30ean, Mintza Kalejira, dultzaineroekin; 14:30ean, bazkaria; 16:30ean sari banaketa eta bertsolariak; eta, azkenik, 17:30ean, euskal erromeria MP5 taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button