
Andréi Zviáguintsev zinegile errusiarrak 2014an filmatutako Leviathan filma aurkeztuko du bihar FASek, El Carmen aretoan, 19:45etik aurrera. Filma boterearen gehiegikeriaren inguruko lan sakona da.
FASen arabera, “Zalantzarik gabeko larritasunarekin izugarrizko indar morala transmititzen duen drama da. Filmak mozkortiek eta deprimitutako gizonek agindutako Errusia erakusten du; gizon horiek vodka edaten itotzen dute beren etsipena. Ekosistema aproposa politikari ustelak ugal daitezen”.
Filmak hainbat sari jaso ditu, tartean, Cannes zine-jaialdiko 2014ko gidoi hoberenaren saria, eta Urrezko Globoa atzerriko film hoberenarena. Oscar sarietara ere aurkeztuko du Errusiak, ingelesez egin ez den film hoberenaren sarira.
Informazio gehiago: cineclubfas.com.



