MUSIKA

Ziortzako Kontzertuak jaialdian antzinako musika entzungai

Hogeita hamar urte baino gehiagoz kontzertuak antzinako musikaren eta musika barroko eta klasikoaren erakusleiho izan dira. Puntako musikariak bildu dira bertan beti, atzerrikoak zein euskal taldeak, eta aurten ere berdin gertatzen ari da.

Joan den asteburuan abiatu ziren Ziortzako Kontzertuak Capella Sanctae Crucis taldearen eta Propitia Sydera Orkestraren musikarekin.

Asteburu honetan jarraipean izango du ekimenak. Hala, larunbatean, 18:00etan, L’apothëose bandaren txanda izango da. Honako musikariek osatzen dute: Laura Quesada (Traverso), Víctor Martin (violín), Carla Sanfélix (violonchelo), Asís Márquez (clave). “Bere nagusitasun eta gogo adituarekin, L´Apothéose horrek ukitu pertsonal bat ematen dio egiten duen pieza musikal bakoitzari, eta ahalik eta gehien ustiatzen du obra bakoitzaren eduki erretoriko eta emozionala. Interpretazio zaindu horiei esker, publikoak eta kritikak goraipatu egin dute
L´Apothéose, eta sariak jaso ditu aurkeztu den lehiaketa guztietan.

Eta irailaren 22an, igandean, Ignacio Prego (organo), eta Carlos Mena (kontratenor) arituko dira bi saiotan, goizean eta arratsaldean, eta azken tarte horretan, Tiento Nuovo kontzertua eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button