ESZENA

Kafe Bar Bilbaoren teatro laburreko gidoien saria

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 12. edizioa abiatu du Tartean teatroaren laguntzarekin. Lanak entregatzeko epea abenduaren 31an amaituko da.

Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euren luzera 30 minututakoa izango da, gutxi gorabehera. Betiko lez,  gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dute balio.

Saria 1.200 € izango da euskarazko modalitatean eta  berdin, gaztelaniazkoan.

Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra: info@bilbao-cafebar.com

Iaz Idoia Garces Aldazabalek irabazi zuen euskarazko atalean Buruaz norbere egin lanarekin, eta gaztelerazkoan, Teresa Calok La plancha o la vida lanarekin.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button