IKUS-ENTZUN

Giza Eskubideen Zinemaldian epaimahaikide izateko aukera

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak onduriko Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren (apirilaren 19tik 26ra) Gazte Epaimahaian parte hartzeko epea zabalik da.

Martxoaren 17a bitarte, epaimahai horretan parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek izena emateko parada izango dute zinemaldiaren webgunean.

Gazte Epaimahaiak jaialdira aurkeztu den Film Labur Onenari Saria emango dio. 2006tik gaur arte, Film Laburren Sail Ofiziala lehiatsua izan da, eta, aurreko edizioen antzera, gazteak izango dira filmak baloratuko dituztenak, zine kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizaziorako duten gaitasuna aintzat hartuta.

Aurreko edizioan 122 gaztek parte hartu zuten gazte epaimahaian. Paul Urkijo zinegile euskaldunaren Los monstruos no existen (2012) lana izan zen garailea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button