Sol Masseraren Sol 2 argazkia izan da oraintsu, Bilbo Zaharra-Kulturarako zubia – BLVART ‘ 10 programaren barruan burutu den euskaraz eta gaztelaniaz egindako bisitez osatutako Arty Walks-Arte Zirkuito ekimena dela eta, deitu den argazki lehiaketaren irabazlea. Lehiaketa auzoko zenbait eszenatokitan burutu da.
Arty Walks-Arte Zirkuito-aren helburua, auzo horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenez eratu diren galeria berriak eta hiriko artetik hurbil dauden guneak ezagutaraztea eta leku horiek programarako prestatu dutena ikustea da.
Antolatzaileek argazki kamara edo kameradun mugikorrak ekartzera eta bisitetan erabiltzera animatu dituzte partaideak. Guztira 16 pertsonak hartu dute parte ekimenean, eta 48 argazki bidali dituzte.
MBN Comunicación-ek bidalita