LITERATURA

“Euskal idazle egonaldia”, Abbadian

Laugarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkartearen (EIE) laguntzarekin, idazle egonaldi bat antolatu du beste behin Hendaian. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzendurik dago eta hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da. Egonaldiak hilabete bateko iraupena izango du.

Hilabete horretarako, Hendaiako Abbadiako Eremuan, Nekatoenea deitzen den etxean, tailer-apartamendu bat jarriko da artistaren esku. Egitasmoak gazte literaturaren sorkuntzan aritzeko izango da. Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz izango dela.

Beste alde batetik, programak ikasle gazteekin jarduera bat antolatuko du. Hala, idazleak bere idazlanari buruz proposatuko du lana.

Epaimahai batek hautagaitza txostenak aztertu ondoren izen bat aukeratuko du. Erabakia hartu eta aste batera hautagai guziei e-postaz igorriko zaie erantzuna.

Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, eta abar) Euskal Idazleen Elkartera bidal daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button