IKUS-ENTZUN

Zinemarako idazketa laborategia euskaraz

Horixe da Zineleku Sustraiak, zinemarako idazketa laborategia euskaraz, ekainaren 20tik 22ra, Arabako Garaion burutuko dena. Izena emateko epea apirilaren 29tik maiatzaren 18ra artekoa da.

“Batzen gaituen espazio bat eta ideia bat nahikoak dira sormen topaketara deitzeko, non irudia eta mugimendua aitzakia diren eta euskera, bidea”.
Laborategi zinematografiko horrek euskarazko idazketa proiektu ezberdinak garatzea du helburu, eta horretarako, hiru egunetan naturan kokatutako bizikidetza espazio bat proposatzen da.
Bertako arduradunak Katixa Agirre hainbat libururen idazle eta EHUko irakaslea, eta Harkaitz Cano idazle eta film ezberdinen gidoilaria izango dira.

Parte hartzaileak artista sortu berriak izan daitezke. Ez dago adin mugarik eta euskara menperatzea eskatzen da. Sei pertsonentzako lekua egokitu da.

Proiektuaren aurkezpen txostena bidali behar da, eta bertan proiektuaren sinopsia eta deskribapen artistikoa aurkeztuko dira.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button