BESTELAKOAK

Araba, artearen agertoki garaikidea

Artiumek atondu duen liburu erakusketa honen gaia Araba inspirazio iturri izan duten artista, idazle, musikagile eta zinemagileen lana da. Erakusketa ikusgai dago 2012ko apirilaren 8ra bitarte.

Artiumek ohar bidez jakinarazi duenez, “arte garaikidearen motibo, euskarri edota agertoki izan diren toki batzuk eta besteak egongo dira ikusgai, haren adierazpide batzuen eta besteetan: Vitoria-Gasteizko eta Arabako landa inguruko paisaia, hirigintza eta arkitektura, hainbeste aldiz margolanetan eta argazkietan erretratatuak, …”.

Hala, monografia, erreferentzia liburu, erakusketen katalogo, musika, pelikula eta ikus-entzunezko materiala ikusi ahalko dira. Guztiak Artiumen Liburutegi eta Dokumentazio Zentrokoak dira.

Ikusgai egongo dira, hala nola, Mauro Entrialgoren komikiak; Toti Martinez de Lezearen, Ken Folleten edota Patxi Zubizarretaren liburuak; Juanma Bajo Ulloaren pelikulen fotogramak, eta Oskorri, Potato edo Barricada taldeen eta Wynton Marsalis jazz musikagilearen diskoak.

Erakusketaren gaineko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button